Gozategi taldeko Iñigok eta Asierrek elkar nola ezagutu zuten azalduz hasi zuten musikari biek zapatuko emanaldia. Nola sortu zuten taldea eta taldean ze isla izan duten Euskal Herriko egoerek eta eurenek. "Esaterako, Iñigoren emaztea gazte hil zen eta bi ume txikirekin geratu zen alargun. Kontatu du nola zulo batean sartu zen orduan eta handik atera zenean sortu zutela Egun on kantua", adierazi du Lizargarate Trikitizale Elkarteko Agurtzane Mujikak. "Asierrek, berriz, esan du Iñigok bi ume eta Ainhoa beste bi zituztela eta berak hartu zuela taldeko gidaritza, baina ez zuela bi horiek beste inorengandik ordezkatu gura izan eta sasoi berriei itxaron gura izan duela", jarraitu du Mujikak.
Kamioi gainetan jotzen zituzten emanaldietako argazki zaharrak, Asier epaitua izan zen unea... Argazki zaharrak eta bideoak erakutsi zituzten eta musika tresnekin egin zuten euren ibilbidearen laburpena. "Elkarrekin ere abestu dute, noski. Oso emanaldi polita izan da, oso. Asko gustatu zait", dio Agurtzane Mujikak.