Oñati abesbatzaren 50 urte hauetan kantuan ibili diren herritarrak hartuko dute parte ekainaren 4ko ospakizunean. "Oñatzen sortu zen abesbatza hau baina pare bat hilabeteren ostean Imanol Murua hasi zen abesbatza zuzentzen. Gero nik hartu nuen haren lekukoa eta oraingo zuzendaria Mirengu Plazaola da. Guztiok egongo gara ekainaren 4ko ospakizunean. Baita Esteban Irusta, Esteban Urzelai eta Aitor Biain ere, beste hainbat herritarrez gain, noski", azaldu du Loli Ordokik. Jose Antonio Aspiazu eta Xabier Ugarte ari dira ospakizuneko egitaraua prestatzen.
Donostia eta Zaragoza
Atzo, zapatua, egin zuten urteurreneko lehen kontzertua, agustindarren elizan, eta Belchite-ko (Zaragoza) abesbatza izan zuten ondoan. "Oso kontzertu polita izan zen. Ondo atera zen dena. Elkarrekin bi pieza abestu genituen eta polita izan zen", adierazi du Loli Ordokik.
Urrezko ezteien ospakizunen barruan, baina, ekitaldi gehiago ere egingo ditu Oñatiko abesbatzak. Maiatzean, esaterako, Donostiara joango dira eta urrian, Zaragozara.