Plater tiraketa txapelketa domekan Txopekuan

Maite Txintxurreta 2016ko api. 8a, 13:46

Domeka honetan, apirilak 10, plater tiraketa txapelketa izango da Txopekuako zelaian. Hobi unibertsala modalitatean jokatuko dute, eta Oñatiko saioa puntuagarria izango da Gipuzkoako txapelketarako.

Goizez, 10:30etik 13:00etara arituko dira tiratzaileak, eta arratsaldez, berriz, 15:30etik 17:30era (gehiago ere luzatu daiteke, parte hartzaileen arabera). Ordu horien barruan egin daiteke inskripzioa.

Senior, junior eta beterano mailak izango dira, eta gizonezko zein emakumeen kategoriak.

Saritan, guztira 1.650 euro eta 1.250 kartutxo banatuko dituzte. Lehenengotik hamaseigarrenera dirua jasoko dute, eta besteak, 22.raino, kartutxoak. Seniorreko irabazle nagusiak 230 euro jasoko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak