Oñatiko alkatea 'Harira' saioan

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko api. 8a, 09:14
Mikel Biain

Mikel Biain Oñatiko alkatea Harira saioan izango da datorren martitzenean, apirilaren 12an. Herriko proiektuen, udal aurrekontuen eta eztabaida sortu duten gaien inguruko galderak erantzungo ditu, kale garbiketa zerbitzua eta 2016rako aurreikusita zeuden inbertsioak, esaterako. 22:00etan hasiko da saioa. Ikus-entzuleek ere izango dute galdera egiteko aukera, aldez aurretik, astelehena baino lehen, bidalita:

  • Whatsapp: 688 69 00 07
  • Posta elektronikoa: berriak@goiena.eus
  • Goiena app: Galdera bidali

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak