Euskal joko eta jolasak ezagutzeko topaketa egingo dute Txantxiku, Arizmendi eta Aranzadi ikastolek bihar, eguaztena, eta eskualdea hobeto ezagutzeko aukera izango dute DBHko lehen mailako ikasleek, guztira 266 neska-mutiko. 14:00etan amaituko dute, plazan, dantzekin eta bertsoekin.
Euskal giroan jolasten dauka izena ekimenak eta tradizioa eta kultur ondarea ezagutaraztea da helburua. Bigarren urtez, ikasleak batu eta egun-pasa egingo dute. Arizmendi ikastolako 193 ikasle, Txantxiku ikastolako 47 eta Aranzadi ikastolako 26 ikasle elkartuko dira lokotsetan, sokatiran, pilotan ala dantzan jardungo dute besteak beste, elkarrekin eta elkarren lehian.
Goizean, 09:00etan hasiko dira plazan desfile batekin eta 14:00ak aldera bertso eta dantza saioak egingo dituzte.