Punk-rock emanaldi bikaina M.C.D eta Lokuriaren eskutik

Imanol Beloki Unamuno 2016ko api. 3a, 13:53

Bilboko M.C.D eta Oñatiko Lokuria taldeek emanaldi bikaina eskaini zuten atzo Oñatiko gaztelekuan. Jende ugari batu zen gaztelekuan, eta bailaratik kanpoko jende ugari ere izan zen bertan. Oñatiko hirukoteak intentsitate handiko zuzenekoa eskaini zuen, eta entzuleak gustura izan ziren punk-rok doinuez disfrutatzen. Ondoren, 70. hamarkada amaieran sortutako M.C.D talde bilbotarren klasiko ugariz gozatzeko aukera izan zen. Gernika, Barrenkalle, Todo por nada, No mas punkis muertos… bezalako abestiak jo zituzten, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak