Bertako zein Hego Euskal Herriko herrialde guztietako familiak zeuden gaurko Espeleotxiki-ko parte-hartzaileen artean. Kobetako harrera-lekuan azalpenak jaso, eta barneratu dira, Arrikrutzerako ohiko sarreratik. Prestatutako ibilbidean behera joan, eta pasarela utzi dute halako batean, kobazuloa bere berezko egoeran ezagutzeko.
Pasabide estuetan barrena pasa, erreka igaro edo eskaileretan gora eta behera ibili dira neska-mutikoak, tarteka gidarien azalpenak jasoaz. Eta kobazuloak hainbat ezusteko oparitu dizkie, zenbait animaliatxo, esaterako.