Lehen ibilaldiak Ezkutuko bidea. Arantzazuko kondaira eta sinesmenak izenburua du eta saroietaz gehiago jakiteko aukera izango dute parte-hartzaileek eta garai bateko lurralde antolamenduari buruzko azalpenak emango dira. Zeharkatuko dituzten intereseko puntuen artean daude Arantzazuko Santutegia, Arrionako eta Bellotzako saroiak eta Aitzabal eta Bellostegi arteko bidea.
Txangoa publiko orokorrari dago zuzendua eta prezioa 3 eurokoa da (6-12 urteko haurrek 2 euro).
Izena emateko, 943 78 28 94, 670 496 029 ala arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net.