Autobus zerbitzuak udako ordutegia izango du domekatik aurrera

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko martxoaren 29a

Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzuak udako ordutegia estreinatuko du domekan. Beraz, domeketan eta jai egunetan, lehenengo autobusa 07:30ean irtengo da Oñatitik Arantzazura, eta 19:00etan izango da Arantzazutik herrira bueltatzeko azkenengoa.

Oñatitik Arantzazura autobusak goizeko 07:30etatik 18:30etara bitartean ordu oro irtengo dira igandetan eta jai egunetan, domekatik aurrera martxan jarriko den udako ordutegiarekin. 10:30etakoak Arrikrutzen geldialdia egingo du, eta eskatuz gero, Arrikrutzen geldituko dira baita ere 15:30etako eta 1630etako autobusak.

Arantzazutik Oñatira jaisteko autobusak, bestetik, 08:00etatik 19:00etara bitartean irtengo dira, eta geldialdia egingo dute Arrikrutzen 13:15etakoak eta 18:00etakoak.

Ordutegi guztia beheko taulan ikus daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak