Sei tona pasa bildu dira Siriako errefuxiatuendako

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mar. 23a, 10:03
Kanpainan parte hartu duten boluntario batzuk bilketan laguntzen

Kanpainaren azen egunetan ia bikoiztu egin da jasotako produktu kopurua. 6.000 kilo baino gehiago jaso ditu Hotz Oñati taldeak, Hermansaloñarekin batera, Siriako errefuxiatuei bidaltzeko. Hamalau paneletan batu dituzte. Kontu korrontea ere zabaldu dute gura duenak ekarpen ekonomikoa egin dezan.

6.000 kilo pasa jaso dituzte, oinarrizko produktuetan, Hotz Oñatik eta Hemansaloñak Siriako errefuxiatuei bidaltzeko. Hamalau paletetan batu dituzte gauzak, denak ongi sailkatuta. Egun hauetan etorriko da Fundación Seur-eko trailer bat dena jasotzera: Sindikako koltxoiak, Santa Anako ohe artikulatuak eta hamalau palet janari, manta eta higiene produktuak. Bartzelonara eramango dituzte eta handik Atenasera, Asociación Alhambraren bitartez, apirilaren bukaeran aterako den itsasontzi batean.

Bestalde Zarautzeko boluntarioek Hotz Oñatik batu duen zati bat Calaisera eramango dute zuzenean jai egun hauetan: esnea, lekaleak, kafea, mantak etb. eramango dituzte. Hotz Zarautz, Hotz Bergara eta LautadaBero-tik ere laguntza eskaini diete eta kalitatezko arropa sailkatua eman diete Calaisera zuzenean eramateko.

Laguntza ekonomikoa

Dirua batzen ere ari da Hotz Oñati eta kontu korronte zenbaki bat zabaldu du gura duenak bere ekarpen ekonomikoa egin dezan. Euskadiko Kutxan zabaldu du kontua eta hauxe da zenbakia: ES 93 3035 0005 3500 51070869

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak