"Bai" hitzaren lelopean deitu du Aberri Eguna Independentista sareak. Aurreko urteetan bezala, Nafarroako hiriburua aukeratu dute Aberri Eguna ospatzeko. Martxoaren 27a izango da, "menpekotasunetik independentziara joateko eguna", adierazi dutenez. Oñatin autobusak antolatu dituzte hara joateko eta gura duenak Arrano tabernan eman dezake izena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.