Hirugarren sailkatua den Urretxuko Goierri Berkol taldeak jipoi galanta jaso zuen Zubikoan. Lehen itzulian alderantziz gertatu zen: "Sekulako jipoia eman ziguten han eta badirudi patuak jipoi hori bueltan ematea erabaki duela. Bigarren zatian sekulako zenbakiak egin ditugu, partidu borobila atera zaigu".
Bestalde, Mondragon Unibertsitateak ere garaipena erdietsi zuen Tolosan, Take Tolosa taldeari 61-67 irabazita.