Alfonbra gorria Arazerixaneko azken jaian

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko mar. 19a, 09:21

Zinemako izarrak balira, alfonbra gorria zapalduta iritsi ziren atzo, barikua, arratsaldean Oñatiko Gaztelekura, Arazerixan ginkanan parte hartu zuten DBHko ikasleak. Photocall-a ere zain zuten eta argazkiak egin eta gero hasi zen ginkanari amaiera emateko azken festa. Oñatiko historiari, ondareari eta kulturari buruzko bost proba egin behar izan dituzte ikasleek helburu garbi batekin: euren herriaren gainean gehiago jakitea, hobeto ezagutzea. 160 gaztek hartu dute parte otsailean hasi zen ginkanan, 30 taldetan banatuta eta horietatik 16 taldek bukatu dituzte proba guztiak, 80 bat gaztek, hain zuzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak