Aloña Mendiko borrokalariek emaitza "oso onak" lortu zituzten domekan Donostian jokatutako eskola arteko Gipuzkoako txapelketan. Infantil nesken kategorian, Alazne Unzurrunzaga lehenengoa izan zen kumite sailean, 50 kilo azpikoetan; eta, Leire Urkia hirugarrena izan zen kumiten 50 kilotik gorakoetan. Infantil mutilen kategorian, kumitean, Mikel Juradok bigarren egin zuen 50 kilo azpikoetan; Danel Casais hirugarrena izan zen 60 kilotik gorakoetan; eta, Aitor Altolagirre hirugarren kata modalitatean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.