Apirilaren 10ean egingo dute aurtengo zuhaitz landaketa Aloñako lagunak deituta. Natur Eskolarekin batera, urteko antolatzen dute talde horrek irteera hau, ingurumen jardunaldien barruan. Domekan, hilak 20, ziren egitekoak, baina mendian oraindik dagoen elur kantitatea dela-eta atzeratu dute. Urkiak landatuko dituzte.
Joan gura duenak bi aukera ditu izena emateko:
- Fernando Maiztegiri esanda, Patrue Kaleko bere tailerrean
- Mezua bidaltzea helbide honetara: aloinalagunak@gmail.com
Irteera, bertan behera
Aloña Igoera antolatzen duen taldeak, berriz, bertan behera utzi du aurtengo irteera. Eguraldiagatik, martxoaren 20ra atzeratu zuten, baina elurragatik, bertan behera utzi dute. Aurten, beraz, ez da irteerarik egongo igoerako ibilbidea ikusi edo ezagutzeko.
Hurrengo hitzorduak:
- Apirilak 29, igoera bertikala
- Maiatzak 1, Aloñako igoera