"Bizikleta kubiertekin egindako gerrikoak eta osagarriak ekarri ditut nik", kontatu du Itziar Bastarrikak; alboko postuan zegoen oihalezko eskulanak eraman dituzten Eginez Bizi bikotea. "Artilearekin egindako lanak eta zaletasun hori dutenentzako materiala ere ekarri ditut nik", esan du Conchi Morenok. Gema Muñozek foamyarekin egindako panpinek ere arreta piztu dute. "Txoriak oso gustuko ditugunez, besteak beste, txoriei jaten emateko kutxatxoak ekarri ditugu", azaldu du Aran Martinek. Osagarriak eta bestelako apaingarriak gustuko dutenek ere aukera zabala aurkitu dute bertan: oihalekin, narruarekin, harriekin eta bestelako materialekin eskuz egindako sekulako artelanak zeuden; eta baita, ogi eta pastel goxoak eta ukendu, xaboiak eta kremak. "Emakume artisauak bistaratzea zen gaurko azokaren eguna; eta duda barik, lortu dugu. Sekulako artistak ditugu herrian. Eskerrik asko guztiei", kontatu dute Lourdes Arregik eta Maipi Urteagak, Andraitzeko kideek.
Zozketako txartel irabazlea: 0949
Antolaketaren ardura izateaz gainera, Andraitzekoek ere postua jarri dute: taldeko kamisetak eta Zeanuriko Zuhaitz Etxean gau bateko egonaldirako irabazteko txartelak saldu dituzte. 14:00etan egin dute zozketa eta 0949 zenbakiaren jabeari egokitu zaio saria.
Bazkaria eta kontzertua ere bai
Azokako lanak bukatuta, Antixena gaztetxean batu dira gero 40 lagun elkarrekin bazkaltzeko. Puro Luego taldearen emanaldiarekin borobilduko dute, 19:00etan gaurko prestatutako egitaraua. proposatu