Lenao eta Zingira taldeek joko dute zapatuan Gaztelekuan

Irati Elortondo 2016ko martxoaren 11

Lenao talde oñatiarra.

Proiektu berriarekin datoz: Zingirak lehen aldiz aurkeztuko du Bidaia diskoa eta Lenao laukoteak izen bera duen lana aurkeztuko du.

Bihar, zapatua, izango da kontzertua 22:30ean, Gaztelekuan. Sarrera: 5 euro.

Oñatin jotzeko irrikan

Herrian jotzeko gogo handiz daudela dio Iñigo Ibarrondok Zingira proiektuaren bultzatzaileak, zuzenean aspaldi jo ez dutela-eta urduri daudela aitortzen badu ere. Lenao eta Zingira taldeetako kideak aspaldiko lagunak dira: bataren eta bestearen proiektuetan elkarlanean aritu dira. eta bihar agertokian ere horrela egingo dute. Egoitz Olaldek eta Ander Etxanizek bi emanaldietan joko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak