Ekainaren 27tik uztailaren 22ra izango dira udaleku irekiak eta martxoaren 7tik, astelehena, martxoaren 18ra egongo da zabalik izena emateko epea. Prezioa da 70 euro umeko eta beste 50 euro zaintza zerbitzua gura izanez gero. Behin ordainketa eginda, banketxeko ziurtagiria eta izen-emate orria beteta entregatu behar dira udaletxean (goizez) edo Txaloka ludotekan (arratsaldez). Bigarren berrikuntza da ordainketa internet bidez ere egin ahal izango dela.
Aurten ere gaztelekua izango da topalekua eta udalekuak 10:00etatik 13:00etara izango dira; zaintza zerbitzua, berriz, 08:15etik 10:00etara.
Hezitzaileak kontratazio deialdia apirila aldera izango da.
Arte udalekuak
Bestalde, arte udalekuak ere egun berdinetan egingo dira, Bidebarrietako eskulanen gelan. LH6tik DBH3 arteko gaztetxoei zuzenduta egongo da eta plazak mugatuak izango dira. Maiatza bukaeran zabalduko dute izena emateko epea eta gaztelekuan egingo da.