Duela urtebetetik hona (hiru urte pasatxo egin ditu zabalik) bulegoa birritan zabaltzen zen astean eta zerbitzu horren maiztasuna handitu gura du Oñatiko Udalak. Hala, martxoaren 7tik aurrera, egunero izango dute herritarrek aukera kuboak aldatzeko, olio pote berria eskatzeko edo hondakinen gaineko edozein informazio eskatzeko. Udaletxeko harreran egin ahal izango dute hori, 15:00etatik 20:00etara. Gainerako intzidentzien berri emateko, Mankomunitatearekin jarri beharko dira harremanetan bide hauek erabilita: 943 50 47 21 telefonora deituta edo atezate@debagoiena.com eta hondakinak@debagoiena.eus helbideetara mezua bidalita. Konpost egiteko poltsak ohiko dendetan jarraituko dute salgai.
Kartela
Martxoan zehar kartel bat egongo da bulegoko erakusleihoan hondakinen inguruko informazioa aurrerantzean udaletxean emango dutela gogorarazteko.