Oñatiko bertso eskolako Mirari Sagartzazuren esanetan, "oso positiboa" izan da ikustea ikasleak hasi direla eurak ere bertso saioak antolatzen.
Herrika, binakako txapelketa izan zen, eta publikoen botoek erabakitzen zuten txapelduna. Parte-hartzaileak honakoak izan ziren: Oñatitik, Urko Arregi eta Gontzal Belategi; Getaria-Zarauztik, Ane Peñagarikano eta Libe Goenaga; eta Donostia-Hernanitik, Beñat Mujika eta Andoni Mujika. Agurra ere taldeka egin zuten. Lehenengo, jardunalditxo bat egin zuten, ofizio desberdinekin. Publikoak bozkatu egin zuen eta irabazle izan zen Getaria-Zarautz taldea; bigarrena, Hernani-Donostia; eta hirugarrena, Oñati. Bozketa oso objektiboa izan zela argi dago, hortaz.
Gero, bertsolari onena aukeratu behar zen. Bi ariketa egin zituzten eta irabazlea Ane Peñagarikano izan zen.
Saio arina izan zen, ordu eta erdi ingurukoa. Saioaren ondoren, luntxa egin zuten.