'Abian' prozesuko lehen bilera zapatuan da

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko mar. 3a, 17:42

Ezker abertzaleak hasi duen Abian prozesua Oñatin ere eztabaidatuko dute. Hiru fasetan egingo dute eta lehen saioa zapatuan da, 10:00etan, gaztelekuan. Ordu pare bat iraungo du.

Zutik EHtik gaur egun arteko balantzea eta testuingurua da biharko gaia. Txostenean defendatzen den tesi nagusia bozkatuko dute ostean. Txostena lortu gura duenak helbide honetara mezua bidalita eska dezake: sortuonati@gmail.com.

Bigarren saioa martxoaren 12tik 19ra egingo da eta proiektu politikoa eztabaidatuko dute, besteak bestea. Azkena apirilaren 16an da; emendakinak bozkatu ostean behin betiko txostena aurkeztuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak