Emakumeon eskubideen aldeko martxa herrikoia egingo da gaur, 18:00etan. Foruen plazan hasiko da eta herriguneko kaleak zeharkatuko ditu. Baina Sortzintxikaz gain, emakumeen eskubideak eta emakumearekiko errespetua eskatzeko ekitaldi gehiago antolatu dira martxorako. Egitaraua zabala da. Herriko eragile ezberdinen artean antolatu da, gainera, "eta hori da ona, guztion artean lortu behar ditugu-eta emakumearen eskubideak", Andraitz elkarteko Maria Pilar Urteagak dioenez.
Beste behin, herriko talde feministek ez ezik, zineklubak, liburutegiak, gaztetxeak eta Udalak berak antolatutako ekintzak osatzen dute berdintasun sailak kaleratu duen egitaraua. Horien artean aipatzekoak dira, adibidez, gaurko lasterketa herrikoia eta hilaren 12an egingo den emakumeen artisau azoka; 16 emakumek eman dute izena dagoeneko. Gaiaren inguruan hausnartzeko mahai ingurua ere egingo da eta baita familiendako ipuin kontaketa ere. Egunean bertan, Martxoak 8, aldarrikapen elkarretaratzea egingo da Foruen plazan, 18:30ean.
Egitaraua
Martxoak 4
- 18:00etan, Sortzintxika, Foruen plazan (Atzeko kale, kale Barria, plaza, kale Zaharra, Lizaur kalea, Aita Madina, unibertsitatea, plaza).
Martxoak 8
- 16:30etik 18:30era, tailerrak Foruen plazan 12 urte arteko umeendako (Klarionak sortzen, txapak sortzen, klarionekin murala). Amaieran argazkia udaletxeko balkoitik
- 17:00etan, Sufrafistak filma 12 urtetik gorako gaztetxoendako. Gaztelekuan.
- 18:30ean, elkarretaratzea, Foruen plazan.
- Zuazola-Larraña institutuan: photocall-a Berdintasunaren alde, aurpegia ematen. Gaurtik aurrera, bestalde, Nondik dator Martxoak 8? eta Emakume ospetsuak historian zehar erakusketak ikusgai egongo dira. Argazki lehiaketako sari banaketa ere egongo da eta baita Nahia Alzola (ciclocross) , Esther Cruz (eskalada) eta Garazi Erostarbe (txirrindularitza) entzuteko aukera ere. 11:30ean, Emakumeen aldeko martxa Zuazolatik Foruen plazaraino. Han aldarrikapena irakurriko dute.
Martxoak 10
- 18:00etan, familiendako ipuin kontaketa haur liburutegian. Berdin eta desberdin mila ipuin.
- 20:00etan, Grandma filma, zineklubean.
Martxoak 11
- Erakusketa. (Elkar Hezi ikastetxeak landu duen hezkuntza proiektua). Asunción Molinosen Curriculum Vitae artelanean oinarrituta. Kale Barriako denden erakusleihoetan. Martxoaren 11tik 21era
- 17:30ean, Las chicas de la lenceria filmaren emanaldia Lagun Lekun (Eltzia). Ondoren solasaldia eta txokolatada
- 18:00etan, mural margotzea. 12 urtetik gorako gazteentzat. Gaztelekuko Topalekuan.
Martxoak 12
- 10:00etan, emakume artisauen azoka, Foruen plazan.
- 15:00etan, Emakume Bazkaria, gaztetxean.
- 19:00etan, kontzertua gaztetxean. Puro Luego
Martxoak 16
- 18:30ean, irakurle talde irekia helduentzat. Alice Munro: idazle ikustezina, udal liburutegian.
- 19:00etan, Dokumentala Euskaldun Berria gelan. Dantzan: logros feministas por el derecho a decidir. Jarraian, mahai ingurua. Mugimendu feminista Euskal Herrian eta munduan emakumeon giza eskubideak aldarrikatzen: erabakitze eskubidea. Hizlariak: Rebeka Maestro, Anabel Sanz eta Joana Etxano.
Martxoak 18
- 19:00etan, Zer duzu Amy? antzezlana, kultura etxean