Bertso eskolako gazteek saioa dute bihar gaztetxean

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko martxoaren 3a

Gazteen herriarteko desafioko saio bat izango da bihar, egubakoitza, Antixena gaztetxean, 19:00etan. Bertso berriak, elkarri jarriak! lelopean, hauexek arituko dira bertsotan: Hernani/Donostiatik etorrita: Andoni Mujika eta Beñat Mujika; Zarautz/Getariatik:  Ane Peñagarikano eta Libe Goenaga, eta Oñatitik: Gontzal Belategi eta Urko Arregi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak