Martxoaren 12an zunba (10:00etatik 12:00etara) eta areto bizikleta (16:00etatik 19:00etara) maratoiak egingo dituzte Oñatiko Zubikoa kiroldegian.
Zunban, 120 lagunendako tokia egongo da.
Spining-ari dagokionez, 140 bizikleta jarriko dituzte. "40 minutuko lau saio egongo dira, batetik bestera bost minutuko atsedenaldia egongo delarik, eta begirale ezberdinek gidatuko dituzte saioak", zehaztu du Egoitek enpresako Asier Arregik.
Martxoak 9 aurretik eman behar da izena Oñatiko edo Arrasate, Eskoriatza eta Antzuolako kirol instalazioetan. Zerbitzu horien erabiltzaileek 15 euro ordaindu beharko dute eta gainerakoek, 22. Zunbaren kasuan, zortzi euro ordainduko dute bazkideek eta hamabi besteek.
Baterako zein besterako, Oñatiko udaleko webgunea erabilita ere egin daiteke inskripzioa.