Oñatiko duatloia da, 25 urtean eta urtez urte hutsik egin gabe, aurrera egin duen proba bakarra. Aurten gainera, berrikuntza batekin aurkeztu dute bizikleta ibilbidea. "Euskadiko txapelketarako puntuagarria den proba denez, hainbat irizpide bete behar ditugu. Horrek eraginda, zenbait aldaketa daude ibilbidea. Horietako batek bizikletako probari eragingo dio eta aurten, Zubillagako biribilgunetik Elorregira joan beharko dute txirrindulariek. Han berriro Oñatirako buelta hartu beharko dute", azaldu du Iban Perez triatloiko kideak.
Hala, proba nagusiki herrian barrena egingo dute. Izan ere, herritarrekin, herriko giroa sustatu gura dutela azpimarratu dute gaurko prentsaurrekoan. "Duatloia motza izango da; hau da: Korrika 4km, bizikletan 36km eta berriro korrika 4,5km. Iazkoaren antzeko ibilbidea edukiko du". Ibilbidearen eta probaren gaineko xehetasun guztiak hemen: oinatikoduatloia.com
Bizikleta ibilbidea iruditan:
Trafikoan eragina
Oñatiko 25. duatloiak trafikoan aldaketak eragingo ditu martxoaren 12an. Hala, Oñati-Elorregi noranzkoa itxita egongo da 16:00etatik 17:25etara; Elorregi-Oñati, aldiz, 16:10etatik 17:35era.