Errotatxo eta Errotatxo Txiki baserrietara doan bidean lurra jausi zen atzo, eta bakarrik 4x4 ibilgailuak pasa daitezke handik. Udaltzaingoak aditzera eman du bihar, astelehena, arte ezingo dutela ezer egin hori konpontzeko. Bien bitartean, baserrietako bizilagunak lasai, baina arduratuta daude.
Errotatxo Txiki baserrian, gainera, ura sartu zitzaien atzo eta suhiltzaileen laguntza behar izan zuten. Etxera sartzen zen ura desbideratu ahal izateko hormigoizko bidean kanala egin behar izan zuten suhiltzaileek, auzotarren esanetan. Hala, lur-jausiaz gain dezenteko kanala dagoela orain bidean jakinarazi dute eta hori ere edozein autok ezin duela pasatu.