Txandako 26 komertziok kanpora aterako dituzte produktuak, outletean

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 25a, 09:59
Duela hiru urte egindako outletean

Txandak antolatuta, neguko produktuen outleta egingo dute egubakoitzean eta zapatuan. Guztira 26 dendak hartuko dute parte ekintza honetan eta saltokien kanpoaldean jarriko dituzte beherapenak izango dituzten produktuak. Kale animazioa ere egongo da eta umeendako tailerrak ere bai.

Egubakoitzean 12:00etatik aurrea eta arratsaldean aterako dituzte produktuak kanpora, eta zapatuan goizean zehar. Tarte horietan erdiguneko kaleak itxita egongo dira zirkulaziorako.

Outlet produktuak ezingo dira txartel bidez ordaindu eta behin erosita ez dira aldaketarik onartuko.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak