Gaixotasun baten ondorioz hil da Juan Carlos Elortza kazetari oñatiarra. 55 urte zituen. Kirolari lotutako gaietan nabarmendu da batik bat, baina kazetaritza ibilbide luzean, beste hainbat arlotan jardun du, betiere Egin eta Gara egunkarietan. Esaterako, 1980ko hamarkadan Egin egunkariaren eskualdeko edizioetan jardun zuen buru-belarri, Deba arroko Debaldea-n, esaterako. Hura izan zen Egin-eko lehen edizio lokala. Ondoren, Egin-eko kiroletako buru eta erredakzioko buru ere izan zen. Bestalde, Argazki Press argazki agentziaren sortzaile ere izan zen.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.