Nafarroatik –Lesaka, Lizarra–, Arabatik –Gasteiz, Zuia, Laudio–, Bizkaitik –Durango, Sopela, Barakaldo, Bilboko hainbat auzo–, Gipuzkoatik – Beasain, Azpeitia, Donostia, Orereta…– eta, jakina, Debagoienetik ere bertaratuko dira; azkenon kasuan, Arrasateko, Bergarako eta Aramaioko gaztetxeetako eta gazte asanbladetako ordezkariak izango dira topaketetan.
Asteburu-pasa datozenek Oñatiko gaztelekuan egingo dute lo, zaku eta esteratan, eta boluntarioen laguntzarekin gosaria eta beste izango dute bertan "30 bat lagun ibiliko dira asteburuan bertan lanean", jakinarazi dute topaketen antolatzaileek, azpimarratzeaz bat aldez aurretik boluntario gehiagok ere jardun dutela topaketok antolatzen
Iaz ere izan ziren halako topaketak, Laudion izan ere. "Bertaratu ginenok, gai askotaz hitz egin genuen, gure artean zeuden egoera ezberdinak eta aniztasuna agerian utziz. Aldi berean, horrelako ekimenen garrantzia azpimarratu genuen hainbat puntutan elkarlanari ekiteko abiapuntu gisa. Hala ere, aurrera begirako ezer ez genuen martxan jarri. Aurten, topaketen antolaketari berrekiteko beharra ikusi dugu oñatiarrok". Horixe da, hain justu, aurtengo topaketak Antixenean egitearen arrazoia.
Egitaraua:
Gaur, otsailak 19:
- 17:30ean harrera.
- 18:30ean mahai inguruak: Gure kabuz ala hil ondorioen lanketa.
- 22:00etan Dokumentala: Probatu ez duenak ez daki zer den hau.
- 23:00etan Mor More taldearen kontzertua.
Bihar, otsailak 20:
- 10:00etan Eztabaidak: asanbladen funtzionamenduaren analisia, botere harremanak ardatz. Eta Gaztetxeak, egungo sistemari alternatiba gisa.
- 13:00etan Plenarioa.
- 14:30 Bazkaria, preso gaztetxeroen lagunen eskutik-txartelak salgai Arranon.
- 16:30ean Erresistentzia tailerrak.
- 19:00etan Manifestazioa.
- 21:30ean Jaialdia:Trikimailu, Flachras, Pelax Cowboy's Orchestra eta Dekot.