Kultura proiektuak eta programak gauzatzeko diru laguntzak, kultura arloko ekintza bat edo programazio oso bat antolatzen duten talde eta erakundeek eskatu ditzakete. Betiere, proiektua Oñatin gauzatzen bada. 58.000 euro banatuko ditu arlo honetan.
Kultura sormenerako, berriz, 12.000 euro egongo dira, eta Oñatiko sortzaileei zuzenduta dago; talde eskatzailearen erdiak edo banakako eskatzaileak Oñatin erroldatuta egon beharko dira.
Diruz babestea erabakitzen diren proiektuen sustatzaileek diru laguntzaren % 60 jasoko dute hasieran, eta gainontzekoa, egindako lanaren likidazioa aurkezten dutenean.
Diru laguntzen eskaera egiteko epea zabalik dago; martxoaren 12a aurretik egin behar dira, udaletxeko bulegoetan. Informazio gehiago jaso gura edo zalantzaren bat izanez gero, kultura etxera joan daiteke herritarra.