Joan den martitzenean egin zuten bilera irekia, Oñatiko Sare Feministak deituta, Martxoaren 8a nola ospatu adosteko, eta antolatzaileak pozik agertu dira bilerak izan duen erantzunarekin, adin eta profil zein jatorri ezberdinetako emakumeak joan zirelako bilerara.
Emakumeen Nazioarteko Eguna nola ospatu erabakitzeko proposamenak eta ekarpenak egin zituzten bilerara joandakoek. Horietako batzuk datozen urteetarako utzi dituzte, epe kontuengatik ezin direlako aurten antolatu.
Mahai ingurua
Zineklubeko lagunekin adostutako filma emanaldia, emakume artisauen azoka eta Zortxintxika lasterketa egingo dituzte, aurten, adibidez. Baita mahai inguru bat ere.
Mahai ingurua martxoaren 16an izango da eta emakumea izango du ardatz. Udalaren berdintasun sailak antolatutako ekitaldia izango da eta ia dena lotuta dute.