Arantzazuko basilikako beirate koloretsuen egilea izan zen Xavier Alvarez Eulate frantziskotarra eta hark bere ibilbide artistikoan landu zuen Agerkunderako espazioak seriea osatzen duten hainbat obra jarri dituzte ikusgai Donostian. Arantzazuko Adiskideak elkarteak eta Arantzazu Gaur Fundazioak Donostiako Santa Maria basilikarekin elkarlanean egindako erakusketa da eta apirilaren 3ra arte egongo da zabalik.
Frantziskotarrenak diren Alvarez Eulateren 600 koadro dituzte katalogatuak eta serie ezberdinetan ari dira erakusten. Hala, urtean serie bateko erakusketa bat antolatzen dute. Oraingoan tamaina handiko hamaika koadroz osatutako da.
Serie horretako beste pieza batzuk, erretaula tamainakoak, Donostiako Loiola auzoan eta Lasarten daude ikusgai, adibidez. Guztietan ikusgarriena, baina, Oñatin dago, hango beneditarren komentuko elizan.