Yeray Varelak lehia gogorra izan zuen David Gartziaren aurka, eta zazpi segunduko aldeagatik ezin izan zuen euskal atletarik azkarrena bezala amaitu lasterketa. Gartziak, (13:57) denbora egin zuen, eta Yerayk aldiz, (14:04)ko denbora.
Atleta bizkorrenak
Euskal atletetatik onenak, David Gartzia (13:57) eta Ainhoa Sanz (16:14) izan ziren. Gizonezkoen lasterketan garaipena Hicham Ouallarentzat (13:33) izan zen eta bigarren postua bere taldekide Driss Bensaidek (13:49) eskuratu zuen. Kasu hauetan, biak atzerritarrak izanik, ez zuten Euskadiko txapelketa lehiatzerik izan.
Taldekakoan brontzea
Oñatiko Aloña Mendi taldeak lau ordezkari eraman zituen lasterketara, eta hirugarren postua lortu zuten taldekakoan. Korrikalariak; Yeray Varela, Sergio Gartzia, Tasio Gomez eta Dayber Losada izan ziren.