Lehen eguneko irteera bospasei ordukoa izango da eta hauxe da perfila: Astun (1.700m) - Monjes Lepoa - Escalar gaina (2.200m) - 400 metroko jaitsiera Midi d’Ossau aldera - 400 metroko igoera Astun lepora - Malacara (2.200m) - Astunera jeitsiera.
Bigarren egunekoa, martxoaren 6koa, luzeagoa izango da, zortzi ordu ingurukoa. Vertice Anayet tontorreraino joango dira eta egingo duten bidea izango da hauxe: Aparkalekutik irteera - Vertice lepoa (2.350m) - Vertice Anayet gailurra (2.574m) - lepotik oinez joango gara gailurrera - Canal Roya (1.300m) - aparkalekua.
Materiala
Aloña Mendiko mendi saileko ordezkariek azaldu duten moduan, ezinbestekoa izango da ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta piloeta eramatea; baita material hori ondo erabiltzen jakitea ere. Hala ere, norbaitek ezer falta badu Aloña Mendiko mendi sailekoek aurreratu dute eskuragarri dituztela, eta eurekin harremanetan jarrita lor daitezkeela.
Irteera hau Mendiak eta Herriak agentziak zuzenduko duen zeharkaldia izango da eta edozein arriskuren aurrean, elur jauziak edo eguraldi txarra, esaterako, mendiko gidariek ibilbidea aldatu ahal izango dute. Afaldu, lo eta gosaldu Candanchuko Valle de Aragón aterpetxean egingo dute eta irteeraren kostua 70 eurokoa izango da, aterpetxeko egonaldiko pentsio erdian eta autobusa barne. Joan gura duenak hilaren 22a aurretik eman behar du izena eguaztenetan Aloña Mendiko bulegoan, 19:30etik 21:00ak arte edo alonamendi.mendi@gmail.com helbidera mezua bidalita.
Urdaibaira
Bestalde, otsaileko irteera Urdaibai aldera egingo dute, Oma basoa ikusiz, hilaren 21ean. Bost ordu inguruko irteera izango da. Horra joan gura duenak 18a aurretik eman behar du izena.