Gontzal Belategik eta Bittor Zubiagirrek gaur duen euren saioa, Legazpin. Aitor Tatiegik eta Aritz Irigoienek Aretxabaletako Murualde elkartean egingo dute bertsotan eta Urko Arregiri martxoaren 17an Azkoitiko Iraurgi elkartean egitea tokatu zaio. "Afari giro formatuan daude antolatuta saioak. 15 eta 17 urte bitarteko gazteak dira eta afal ostean jardungo dute. Parte hartu duten guztiekin zozketa egin da eta bost saio egongo dira Gipuzkoa osoan banatuta. Bakoitzean bospasei lagunek jardungo dute", adierazi du Oñatiko bertso eskolako Iñaki Olaldek. Puntuaziorik altuena lortutako zortziak sailkatuko dira apirilaren 17an Eibarren jokatuko den finalerako. 2014an Maider Arregi oñatiarra izan zen Gipuzkoa eta Euskal Herriko eskolarteko txapelduna.
Bestalde, idatzizko txapelketan parte hartuko duten gaztetxoak Legazpin lehiatuko dira gaur. Bertso eskolakoak zein ikastetxeetako gazteak hartuko dute parte eta gai bat jarrita, koplak edo bertsoak idatzi beharko dituzte.