Bi ekintza dituzte antolatuta gaztetxean gaurko, egubakoitza. 18:30ean, Mexikoko herri indigenen errealitatea izenburua duen hitzaldia egingo du Askapenako brigadista den Ane Zendegik. 22:00etan, bertsoa eta rocka uztartzen dituen Bi Bala talde euskaldunak zuzeneko kontzertua egingo du 22:00etan. Julen Goikoetxea (bateria), Xabier Etxeberria "Pitxu" (baxua), Iñaki Gurrutxaga (gitarra eta ahotsa) eta Aitzol Barandiaran (ahotsa) dira Bi Bala.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.