Egitaraua dagoeneko prest dute eta antolaketa lanerako ardurak banatzeko bilera ere egin dute. Arrasateko gaztetxeko kideen laguntza izango dute Antixenekoek antolakuntzan. Bestalde, herriko beste hainbat norbanako eta elkarteren laguntza ere jaso dute gaztetxekoek, bazkaria antolatzeko edo tabernako barra muntatzeko lanak egiteko, adibidez. Gipuzkoako hainbat herrietako gaztetxeek esan dute dagoeneko topaketa honetan izango direla, baita Laudio, Santurtzi eta Durango aldekoek ere. Oraindik, baina, badago tartea asistentzia konfirmatzeko. Horretarako bidea da: antixenakogaztetxiaABILDUAgmail.com
Egitaraua
Otsailak 19
- 17:30ean: Harrera
- 18:30ean: Mahai inguruak. 'Gure kabuz ala hil'; ondorioen lanketa. Eta Oihukakoen hitzaldia
- 22:00etan: Dokumental emanaldia. 'Probatu ez duenak ez daki zer den hau'
- 23:00etan: Kontzertua. Mor More
Otsailak 20
- 10:00etatik aurrera: Eztabaidak taldeka. Gaiak: 'Asanbladen funtzionamenduaren analisia, botere harremanak' ardatz eta 'Gaztetxeak, egungo sistemari alternatiba gisa'
- 13:00etan: Plenarioa
- Bazkaria preso gaztetxeroen lagunen eskutik
- 16:30ean: Erresistentzia tailerrak. 'Gune okupatutakoen erresistentzia fisikoa, juridikoa eta komunikatiboa'.
- 19:00etan: Manifestazioa gaztetxeen alde
- 21:30ean: Jaialdia. Parte hartuko dute: Trikimailu, Fiachras, Pelax Eta Cowboy's Orchestra eta Dekot
Otsailak 21
- Dena jaso eta errepasoa