Haurrak mizkinak zergatik diren, jatera behartu behar diren edo ez, jokaera mizkina era egoki batean nola kudeatu daitekeen, zer eta zenbat jan behar duten haurrek osasuntsu hazteko eta antzerako kezkak argitzen saiatuko da Maiz. Hitzaldira doazenen galderak ere erantzungo ditu.
Hitzaldira joateko aurrez eman behar da izena txantxiki@gmail.com helbidera mezua bidalita.
Hitzaldia eguaztenean da, hilak 10, 17:30ean, Eltzian. Txantxikiko bazkide ez direnek bost euro ordaindu beharko dute.