Aratusteak 2016

Inauterietako pertsonaiek dantzan hartu dituzte Oñatiko kaleak

Oñatiko Inauteriak taldeak antolatuta kondea eta kondesa, borreroak, alkate eta alkatesa, mikeleteak, gotzaina, senargai eta emaztegaia, artza eta domadorea, pregoilaria... Aratusteetako pertsonaia ugari batu dira gaur, zapatua Oñatin. Eta haiei musikariak eta dantzariak batu zaizkiei. Guztira 200 lagunetik gora ibili dira goiz eta arratsalde herriko kaleak alaitzen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.