"Puntu ona da baina amorru puntua ere ematen dit partidua nola joan den ikusita. Defentsan inoiz baino hobeto ibili gara, oso pozik nago taldearen lanarekin", adierazi du Nerea Moreno entrenatzaileak. Morenoren arabera, "erabakigarria" izan zen epaileak bi jokalari kaleratu izana; lau minututan bi jokalari gutxiagorekin aritu ziren oñatiarrak: "Kaleratze bat justua izan da baina bestea, nire ustez, ez".