Ulma Taldeak 6.000 euro batu ditu errefuxiatu siriarrentzako

Goiatz Arana Begiristain 2016ko ots. 5a, 15:41

Ulma Taldeak, errefuxiatu siriarrei laguntzeko pasa den urteko azken hiruhilekoan egindako kanpainak eman du bere fruitua. Elkartasuna eskatu zien taldeak langileei eta hainbat bide ireki zituen ACNUR-i laguntzeko. Bada, ia 6.000 euro bildu dituzte, 200 pertsona ingururen artean eta, horri esker, ACNUR-ek elikagai eta manta termikoen 500 kit baino gehiago bidali dizkie Madayan dauden errefuxiatu siriarrei.

Bertan dagoen ACNUReko ordezkariak mezua bidali du Ulmara esanez lazgarria dela gose dagoen hainbeste jende ikustea inguruan, haur piloa tartean; hotza eta euria egiten duela; baina emozioa dagoela aldi berean, jana eta mantak banatzen ari direlako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak