Dagoeneko segurua da Errekondo eta Saralegi Oñatin egongo direla, baina ikusteko dago ze bikote izango duten aurrean. Izan ere, Laurence O'Toole eta Iker Vicente izan daitezke, edo, bestela, Lopez eta Otaegi. Eta, aurreratu moduan, gaurko Beasaingo zeingehiagoka erabakigarria izango da Oñatiko saioa definitzeko.