Katea-Legaiak taldearen Oñatiko tailer ireki berrian 50 lagunek dihardute lanean. Batez ere elektronika alorrean ari dira. Tailerra dagoeneko abian eta bertan lanean ari badira ere, hilabete bukaeran egingo dute irekiera ofiziala. Egoitza berria ezagutu eta taldearen Administrazio Kontseiluaren batzarra egin dute bertan.