Aratusteak 2016

Gaurtik martitzenera luzatuko dira Inauteriak Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 5a, 08:42

2014ko Inauterietan dantzan Olakua auzoan

Bihar 212 lagun ibiliko dira kalez kale dantzan eta antzezten eta martitzenean pailazoak eta DJ festa egongo da ume eta gaztetxoendako.

Modu batera edo bestera eta batek edo besteak antolatuta, baina Inauteri jaiak gaurtik martitzenera bitartean ospatuko dira Oñatin. Bihar, zapatua, izango da ekitaldi jendetsu eta herrikoienetako bat. Oñatiko Inauteriak taldeak antolatuta, 212 lagun ibiliko dira kalez kale Aratusteak ospatzen. "Horietatik 22 musikariak dira, 23 pertsonaiak antzeztuko dituzte eta gainerako denak dantzan ibiliko diren herritarrak dira", zehaztu du taldeko kide den Arkaitz Bengoak.

Aurreko urteetan bezala, 11:30ean elkartuko dira Olakua auzoko jolas gunean eta 14:00ak arte kalejiran ibiliko dira, tarteka geldiuneak eginez. "Gelditzen garen tokietan antzezpena egingo dute pertsonaiek, eta bizpahiru dantza dantzariek", argitu du Bengoak. Arratsaldeko saioa 17:30ean hasiko dute Zubikoa paretik eta 20:00etan egingo dute, Foruen plazan, eguneko azken ekitaldia.

Domekan, Luzaideko dantzak egingo dituzte herriko kaleetan, 18:30ean, Oñatz dantza taldekoek.

Patxin eta Potxin

Maretitzenean, berriz, ohi bezala pailazoak egongo dira Zubikoan eta kalean, berriz, elkartasun txokolatada, txorimaloak eta DJ festa. Ikastetxeek ere euren Inaturiak prestatu dituzte. Gaur Txatxiku ikastolan eta Urgain-Errekalden ospatuko dituzte eta martitzenean, Elkar Hezin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak