Azken urteetan egin den bezala, aurten ere Zotzintxika lasterketa antolatzeko asmoa du Andraitzek. Zineklubeko arduradunekin ere egotekoak dira, Martxoak 8 egunaren aldarrikapenekin lotura duen filma bat botatzeko datorren hilabetean. Herriko emakume artisauen azoka egitea ere pentsatu dute.
Egitaraua ari dira osatzen baina Andraitzeko kideek jakin gura dute beste zer egin daitekeen edo herritarrek zer ikusi, entzun edo egin gura duten Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira.
Ospakizun eta aldarrikapen egunerako ideiak eta ekarpenak jasotzeko bilera irekia otsailaren 16an egingo dute, 18:30ean, Andraitzek San Juan kalean duen egoitzan.