Pilota partidua ikusteko ia sarrera denak salduta daude

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 3a, 14:00
Aitor Mendizabal pilotari antzuolarra

Profesional mailako pilota partidua jokatuko da hilaren 14an Oñatin. Mendizabal, Irusta, Ezkurdia eta Barriola datoz, besteak beste. Martitzenean egingo dute pilota aukeraketa.

Aloña Mendiko pilota sailak eskatuta antolatu du profesional mailako pilota partidua Aspek hilaren 14rako. Eskuz binakako txapelketako final laurdenetako partidua jokatuko dute Ezkurdiak eta Barriolak Artola eta Albisturen kontra. Euren aurretik, 17:00etan, Mendizabal eta Erostarbek Elordi eta Irustaren aurka jokatuko dute.

Pilota aukeraketa

Martitzenean, hilak 9, egingo dute, pilota aukeraketa. Ordua, baina, zehazteko dute; astelehenean erabakiko dute goizean edo arratsaldean egingo duten.

Aloña Mendiko pilota saileko zuzendaritzako kideak pozik daude pilota partiduak izan duen erantzunarekin. "Lehen herriko jaien bueltan antolatzen genuen lehen mailako pilotarien partidua, San Migel jaietan edo Korpusetan. Baina ez zituen herritarrak erakartzen. Herrian pilota zaleak badaudela jakinda eta pilotan gero eta gazte gehiago ari direla ikusita, pentsatu genuen jaien egitarauetatik kanpo antolatzea; bigarren aldia da horrela egiten duguna, eta bietako erantzuna izan da oso ona. Pozik gaude", dio saileko Mikel Tatiegik. 20 eurotan jarri dituzte sarrerak salgai Arrano, Izarraitz eta Aloña Mendi tabernetan eta Txokolateixian, baina ia denak agortuta daude.

Azken hiruzpalau urtetan gora egin du pilotan ikasi gura duten gazte kopuruak eta pilotalekua erabiltzeko erraztasunak izan, larri ibiltzen direla aitortu dute Aloña Mendiko pilota sailekoek. Plazako frontoi irekia estaltzeak arazoa konponduko lukeela uste dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak