San Lorentzorako sarrera bat itxi egingo dute bihar obrengatik

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko ots. 3a, 13:09
San Lorentzorako sarrera

Udaltzaingotik jakinarazi dutenez bihar, eguena, itxi egingo dute Eltziara joateko hartzen den bidea, San Lorentzon. Arrazoia da ur hodi handi bat sartu behar dutela. Bidea 09:00etatik 18:00etara bitartean egongo da itxita. Ondorioz, San Lorentzora sartu eta bertatik irteteko auzorako lehenengo sarreratik joan beharko da. Bide mozketak autobusei ere eragingo die; Lurraldebus eta DG08 lineako zerbitzua ez dira San Lorentzoraino iritsiko eta azken geltokia Kalegoienan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak