Gaztelekua ez zen bete egubakoitz gauean. Hala ere, hara joandako 175 bat lagunek ederto gozatu zuten Liher taldearen pop-rock doinuekin. Donostiarrek zabaldu zuten kontzertua, maiatzean aurkeztu zuten maketa oinarri hartuta. Lide Hernando abeslariak ahots indartsua duela erakutsi zuen, eta askorendako "sorpresa polita" izan zen Liher taldea ezagutzea.
Emanaldi berezia
Anarik lehenengoek baino doinu intimoagoak ekarri zituen Gaztelekura. Zure aurrekari penalak diskoko abestiekin hasi zuen kontzertua; baina, beste diskoetako abestiak ere jo zituen. Horregatik, zale askorendako "oso kontzertua berezia" izan zen. Gustura ibili ziren dantzan eta kantuan agertoki aurrean.
Harriak abestiarekin amaitu zuen kontzertua azkoitiarrak.