"Oso gustura" daude antolatzaileak gaurko ekitaldiak izan duen erantzunarekin. Hainbat herritar, eta Arrasatetik joandako 30 bat lagun elkartu dira. Ohi bezala, euskal kantu tradizionalak abesten ibili dira herriko kaleetan.
Antolatzaileek azaldu dute horrelako ekitaldietan jende nagusi gehiago elkartzen dela gazteak baino; "belaunaldien arteko eten" bat dagoela azaldu dute.
Gaurkoan, gainera, musika eskolako hainbat ikaslek ezin izan dute ekimenean parte hartu inauterietako entseguak izan dituztelako.
Bazkaria Santa Lutzian
Kantuan ibili ostean, antolatzaile talde bat eta Arrasateko Portaloi taldeko kideak Santa Lutziako elkartera joan dira bazkaltzera. Giro ederren ibili dira.
Kantu liburua salgai
Gogoratu ikasturte honetarako kantu liburua atera dutela antolatzaileek. 2 euroren truke eros daiteke Ikastolako bulegoan edo Musika eskolan.