Zantzu guztien arabera diru bila sartu dira lapurrak Azkoagain futbol zelaiko tabernara

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko urt. 30a, 10:42
Azkoagain futbol zelaiko taberna gaur goizean zabalik.

Martitzen goizean atea apurtuta eta barrua hankaz gora aurkitu zuten arduradunek. Edari gutxi sumatu dituzte faltan, baino kajoi guztiak miatuta.

2013tik laugarren lapurreta dute Oñatiko Azkoagain futbol zelaiko tabernan. Boladatxoa zeramaten lasai, baina astelehen gauetik martitzen goizaldera bitartean lapurrak sartu eta hankaz gora utzi zuten guztia. Arduradunen esanetan lapurrek ez dute dirurik eraman, baina kajoi guztiak miatu dituzte eta edari gutxi batzuk eraman. "Oraingo honetan ustea dugu diru bila sartu direla", esan diote Goienari.

Arduratuta daude Azkoagainen: "Futbol elkartearendako diru sarrera polita da taberna, eta horrelakoekin ezin lasai egon", adierazi dute. "Aurrekoetan edariak eraman dituzte, baina oraingoan beste zerbaiten bila sartu direla uste dugu".

Salaketa ipinita dago udaltzaingoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak